Gure Historia

Gure Historia

comedor2


1950 urte inguruan ireki zituen ateak Zamalbide Jatetxeak merienda-toki bezala. Eusebio Macicior eta María Berasartek sortu zuten, hasiera batean, etxeko janak eta kazolatxo ezberdinak eskeintzen zituen taberna moduan. Urteak aurrera joan ahala, Miguel Mari Macicior, sortzaileen semeak, hartu zuen negozioaren ardura bere emaztea den Lourdes Legorbururekin batera.

Denboraren igarotzearekin eta bezeroen nahiak asetzeko asmotan, gaur egun ezagutzen dugun jatetxean bihurtu da, eta egunez-egun hobetzen saiatzen da ahalik eta zerbitzurik egokiena eskeini ahal izateko.

Ingurune pribilegiatu batetan kokatuta dago, mendi eta lasaitasunez inguratuta. Jantoki nagusi bat du eta terraza erosoan beste bat. Parking pribatu bat ere badu, eta baita haurrentzako jolastokia. Guzti honetaz aparte, kalitate goreneko produktuek, eskeinitako zerbitzu profesionalak, eta gertutasunak, Zamalbide Jatetxea leku aproposa bihurtzen dute bazkari naiz afari batetaz disfrutatzeko.